Euskadiko Traineru Txapelketea bihar (12:00) jokatuko da Hondarribian. Urdaibai da Bizkaiko txapelduna, eta gogotsu dago. Joseba Fernandez entrenatzaileak esan deuskunez, taldea ondo dago, nahita emaitzek erakutsi ez sasoi hori. Santurtzi, Zierbena eta Kaiku izango dira beste bizkaitar ordezkariak. Emakumeetan, Kaiku da Bizkaiko txapelduna, baina gipuzkoarren nagusitasuna nabarmena da.