Antxoaren biomasea osasuntsu dago. AZTIk egindako azken ikerketaren arabera, 190.000 tona antxoa egozan Bizkaiko Golkoan joan zan maiatzean. AZTIk ikerketa hau egiten dauenetik, 1987tik, jasotako bigarren emaitzarik onenak dira. Xabier Irigoien, AZTIko zuzendari zientifikoagaz egin dogu berba BIOMAN kanpainaren ganean. Kantauriko itsasoko uraren berotze prozesua be aztertu dogu.