Bizkaiko hiru arraunlari Euskotren ligaren traineru irabazlean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Ez dago Bizkaiko trainerurik emakumezkoen gorengo mailan, Euskotren ligan, baina badira arraunlari bizkaitarrak ontzi horreen tostetan. Ondarroako arraunlari bi, Nerea Badiola eta Amaia Galdos ondarrutarrak, eta Olatz Ortega getxoztarra ari dira Orioko tostetan. Arraun Lagunaken, Bizkaiko bost arraunlari ari dira. Ondarroako Sarai Camaño eta Marcia Rosalia Larrea, Portugaleteko Judith Llanes eta Estizen Duque eta Zierbenako Andrea Astudillo. Nerea Badiola ondarrutarragaz egin dogu berba Euskotren liga irabazi barritan.

Osorik irakurri