Estropada bi geratzen dira Eusko Label ligako azken postuetako borrokea amaitzeko. Lekittarra hamargarren dago sailkapenean eta hamar puntuko aldea kentzen deutse Astillerori eta San Pedrori. Alde handia izan arren, lekeitiarrek topera urtengo dabe datorren asteburuko estropada bietan. Ganera, itxaropentsu dagoz Kontxarako sailkatzeko estropadara begira. Iñaki Goikoetxea "Xagua" traineruko patroiagaz egin dogu berba.