Gaizka Larrazabalek bere lehen minutuak jokatu ebazan Athleticen elastikoagaz Getafen. Gaizka Garitanok Larrazabalen aldeko apostua egin eban Oscar de Marcosen hutsunea beteteko. Realaren aurkako derbiaren atarian, ilusinoz ganezka agertu jaku Larra. Hasierako hamaikakoan sartzeko aukerak ditu ganera.