Olatz Ortega: "Estropada irabaztera urtengo dogu domekan Kontxan"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Ez da Bizkaiko trainerurik sailkatu aurtengo Kontxako banderarako emakumezkoen mailan. Halan da guzti be, arraunlari bizkaitar batzuk lehiatuko dira Orio, Hibaika edo Zumaiako traineruetan. Olatz Ortega getxoztarra da eta bigarren denboraldia beteten dabil Orioko traineruak. Ortega baikor da domekako estropadarako. Arraun, Hibaika eta San Juanekiko aldea izan arren, estropadea irabaztera urtengo dabela esan deusku getxoztarrak.

Osorik irakurri