Deustuko traineruak hitzordu garrantzitsua dauka astegoienenean. Jon Elortegik zuzentzen dauen taldeak Eusko Label ligara igoteko plau offa jokatuko dau Bermeon eta Portugaleten. KAE ligako bigarren postua eskuratuta, Deustu buru belarri ibili da prestatzen denboraldiko azken estropada biak. Elortegik ondo ikusten dau bere koadrila eta baikor dago. Bermeoko estropadea erabakigarria izango dala dinosku.