11/13 makrosumarioko epaiketea dala-ta, giza eskubideen askatasunaren eta etorkizunaren aldeko manifestazinoa egingo dabe Bilbon, zapatuan (17:30). Ibon Meñika, auzipetuetariko bat, Goizeko Izarretan saioan izan dogu. Epaiketea astelehenean hasiko da. Talde terroristako kide izateagaitik epaituko ditue, eta 607 urteko kartzelaldia eskatzen deutsie. Meñikari 15ekoa herriran egindako lanagaitik.