Egoera politikoa aztertzeko, Julen Orbegozo EHU-ko Komunikazino Politikoko irakasleagana jo dogu Goizeko Izarretan saioan. Orbegozoren eretxian, hauteskundeak egongo dira, Pedro Sanchezek zentrora joko dau, eta Ciudadanosegaz edo PP-gaz akordioa lortzen ahaleginduko da. EAE-n, politika orokorreko eztabaidea dago barikuan. Aurrekontuak onartu beharra be badator. Orbegozoren esanetan, hauteskundeak laster izateak ez dau mesederik egingo akordioak lortzeko.