Panderoa astebetean joten ikasi daitekeela dino Leturiak eta horretarako metodoa azaltzeaz gain bere ibilbidean bizi izandakoak be badakarz liburuak. DVDa barriz, ez liburuaren ordezkoa, lan biak osogarriak dira. Korrontzi taldeagaz Quebec aldean ebilela sortu zan liburua idaztearen ideia eta handik urte betera dator Elkar argitaletxearen eskutik "Tarrapatan, pandero baten ibilbidea". Lau Haizetara irratsaioan egin dogu berba Leturiagaz.