Espainiako legebiltzarrerako hauteskundeak barriro egin behar izatearen hiru arduradunetariko nagusietariko bat Podemos da, Pedro Sanchezen esanetan. Beste biak, Ciudadanos eta PP. Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusiaren esanetan, barriz, Pedro Sanchezek doan gobernau nahi izan dau. EAE-n politika orokorreko eztabaidea dago bihar legebiltzarrean. Ekonomia atzerakadea datorrela-ta, horren aurrean kokatzeko eskatu deutso Iñigo Urkullu lehendakariari.