Klima larrialdia salatzeko mobilizaziino astea da hau. Barikuan amaituko da greba orokorra eginez. Lorea Flores Greenpeace-ko arduraduna da Hego Euskal Herrian. Goizeko Izarretan saioan nabarmendu dau neurriak oraintxe hartu behar dirala. Klima larrialdia politika ajendan sartzea pausoa dala adierazi dau Floresek, baina produkzino eta kontsumo ereduek aldaketa sakona behar dabela.