Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendarien Agur Etxebeste! filmea atzo eskeini zan Donostiako Zinemaldian, Zinemira Galan, euskal zinemari eskeinitako galan hain zuzen. Zuzendariek esan deuskuenez oso ondo joan zan eta jenteak barre asko egin eban. Bihar aurre estreinaldia izango da Bergaran eta Bilboko Azkuna zentroan eta barikuan 35 zine aretoetan estreinauko da. Zuzendari biekaz egin dogu berba Lau Haizetara irratsaioan.