Laura Garrido PP-ko legebiltzarkidea Goizeko Izarretan saioan izan dogu. Zemendiaren 10eko hauteskundeetara, Ciudadanosegaz batera joateko ahalegina egingo dabela adierazi deusku. EAE-ra etorrita, Jaurlaritzaren aurrekontu egitasmoari babesa emotea ezinezkotzat jo dau. Gernikako estautua gainditu eta estatus barria onartzekotan legearen barruan egin behar dala nabarmendu dau.