Deustuko Unibertsidadean ikasketak amaitu eta hiru urterak, ikasleen %91 lanean dabilzala jakin dogu. Jose Maria Gibert errektoreak nabarmendu dau, gaur egun unibertsidadeek ez daukiela laneratze arazorik. Erronka barrien artean, Medikuntza fakultadea daukie. Datorren ikasturtean zabalduko dabela ziurtau dau. Hezkuntza publikoaren aldeko joereari jagokonez, publiko-pribadu hartu-emona zaindu egin behar dala uste dau Gibertek.