92 pelotarik hartuko dabe parte emakumezkoen lau ta erdiko master cup txapelketan. Hemeretzik pelota mistoagaz jokatuko dabe eta beste 73k pelota gozoa erabiliko dabe. Hile honetan hasiko da txapelketea eta azken faseko kanporaketak Bizkaian jokatuko dira, Zamudio, Galdakao eta Barakaldon. Iker Amarika, Emakume Master Cup txapelketako arduradunagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan tartean.