"Zabaldu Ateak" diskoa kaleratu eban Urtz taldeak martian eta berau aurkezten jarraitzen dabe. Xabi Camarero taldearen sortzaile, kantari eta gitarra joleagaz batera, Ander Hurtado, Dani Vicente eta Jorge Sanchez dagoz taldean, bateria eta perkusinoan lehenengoa, gitarran bigarrena eta baxuan hirugarrena. Taldearen bigarren etapa bat litzateke disko honegaz hasten dana. Xabi Camarero izan da Bizkaia Irratian.