Ana Perez: "Ez da sasoi ona lege barria egiteko"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Steilas kezkatuta dago Hezkuntza lege barria dala ta. Ana Perez idazkari nagusiak esan deuskunez, LOMCE indarrean dagoela, ez da unerik egokiena. Erronka nagusien artean, Hezkuntzako lan hitzarmena sinatzea dagoela adierazi dau. Itunpekoetan aukera guztiak zabalik dagozala dino, baita mobiliziazinoetara jotea be. Sindikatuak batuta dagoz une honetan, eta patronalagaz hartu-emo barik. Jantokietako auzian, eredu askeagoen alde egin dau.

Osorik irakurri