Mitxel Lakuntza: "Lehendakariaren jarrerea antidemokratikoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Kataluniako prozesuaren epaiak auzipetuen eskubideak ezeze, herritar askorenak urratzea dakarrela uste dau Mitxel Lakuntza ELA-ko idazkari nagusiak. Goizeko Izarretan saioan izan dogu. Iñigo Urkullu lehendakariaren eta sindikatuen arteko hartu-emonak hotzak dira, batik bat ELA-gaz daukana. Lakuntzaren esanetan, Urkulluren jarrerea antidemokratikoa da. Metalgintzako auzian, negoziau beharrik handiena langileek eta sindikatuek daukiela adierazi dau. Itunpekoen auzian, barriz, enpleguaren kalidadea bermatzea da euren aldarrikapenik handiena, Lakuntzak azal du dauenez.

Osorik irakurri