Mikel Vesga Athleticera itzuli da aurten, aurreko denboraldietan Leganesen eta Gijongo Sportingen itxita jokatu ostean. Lehen jardunaldietan ez zan sartu Gaizka Garitanoren deialdietan baina azken partiduan hasieratik jokatu eban Balaidosen. Arabarrak ondo ikusten dau taldea eta gogotsu dago Valladoliden aurkako partiduari ekiteko.