Kataluniako kaleetan haserrea da nagusi, prozesuaren aurkako epaiaren ostean. Gorka Knorr gobernuaren ordezkaria da Madrilen. Espainiako estaduak arazoa daukala nabarmendu dau. Entzun beharrean, mehatxatu egiten dauela. Kataluniako gobernuaren zeregina, une honetan, gatxa dala dino. Ordena publikoari eutsi eta protesta eskubideak errespetau behar dituela nabarmendu dau.