Arenasek denporaldi gogorra izan eban igazkoa, eta aurten be latz doa hasierea. Sailkapenaren azken tokian dagoz getxoztarrak. Hondino, 9 partidutan, 3 puntu baino ez ditue lortu. Ian Uranga hegalekoak adierazi deuskunez, partidu bi irabaztea izango da kakoa. Hurrengoa, Burgosen aurka jokatuko dabe Faduran. Iñigo Orozko (Amorebieta), Aitor Txakartegi (Santutxu) eta Igor Nuñez (Culturala) izan dira beste konbidaduak Atetik saioan.