EUDEL-eko lehendakari barria da Gorka Urtaran. Goizeko Izarretan saioan izan dogu, eta nabarmendu dau danen ongizatea bermatzeko egingo dabela lan. Politikearen zeregina horixe da, bere eretxian. Bizkaian, Udalkutxak 900 milioi euro baino gehiago izango ditu aurten. Egoera ekonomikoa ona dala adierazi dau, baina kontuz jokatu behar dala nabarmendu dau. Batik bat, nazinoarteko gatazkakaitik. EUDEL-ek hiru arlotan banatu dau bere lana: lurraldea eta klimea, hiritartasuna eta gobernantza egokia.