Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, Kantuz Kantu izeneko kontzertua egingo da urriaren 20an. Herriko musika taldeek, abesbatzek, Zornotzako Musika Bandak eta kantariek hartuko dabe parte. Besteak beste, Mikel Urdangarinek eta Onintze Garciak. Kontzertuaz gain, CD bat be kaleratu dabe. Patxi Gonzalez-ek zuzendu dau Kantuz Kantu proiektua.