Tristtan Mourguy, abeslaria, gitarrajolea eta konpositorea da eta beragaz Horeba taldean dagoz Greg Juvin baxuan eta Cedric Lepine baterian. "Sargia" izena daroan laugarren diskoa kaleratu dabe. Bederatzi kanta agertzen dira lanean eta kanta batzutan Pey Etura gitarrajole argentinarraren laguntzea izan dabe. Ondarroan hasiko da diskoa aurkezteko bidea zemendiaren zortzian. Abeslaria, Bizkaia Irratian izan da.