Josu Etxaburu Gure Esku Dagoko bozeroalea izan dogu Goizeko Izarretan saioan. Herritarren garaia dala nabarmendu dau. Kataluniako prozesuaren aurkako epaiak gizartea aktibau egin dauela uste dau. Orain, helburu nagusia, estatus politiko barria erabagiteko, erreferenduma tresna bihurtzea izango da. Etxabururen esanetan, erabagiteko eskubideak gizartea banatu beharrean sendotu egiten dau.