Gontzal Mendibilek zemendiaren 3an aurkeztuko dau "Biok" lana Arriaga antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Musikagintzan 45 urte bete dauz Gontzal Mendibilek eta urteurrenagaz bat dator lan bikoitza, "Biok" CD-a eta "Bittor eta Biok" liburua, azken hau, Bittor Kapanagaren omenez. Bizkaia Irratian izan da Zeanuriko abeslari, konpositore eta idazlea, gustora eta pozik lan bikoitza amaituta ikusita. Zemendiaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian eskeiniko dau aurkezpen kontzertua Mendibilek. Bere ibilbidean zehar izandako kantu esanguratsuak ez dira faltako bertan eta horrez gain, hainbat musikarigaz batera eskeiniko dauan kontzertuan, sorpresa ugari be izango dira.

Osorik irakurri