Leioan eta Getxon, liga hasiera gogorra euki dabe. Sailkapenaren zuloan sartuta dagoz Arenas eta Leioa. Mikel Juaristi Leioako jokalariak adierazi deuskunez, taldea ondo dago, gogotsu. Salamanca izango dau hurrengo aurkaria. Arenasek Salamankara bertara jo behar dau, Unionistasen aurka jokatzeko. Erik Polanco (Arenas) izan dogu Atetik saioko lehen konbidadua. Bittor Isuskiza (Portugalete) eta Aritz Huete (Sestao) izan dira beste konbidadu biak.