Euskal arrantzaleen berdel kuotak %41eko igoerea eukiko dau 2020an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Bizkaiko arrantzaleek albiste onak jaso ditue datorren urteko arrantzaldirako. Europar Batasunak, Norvegiak eta Faroek adostutako akordioaren arabera, berdel kuoteak %41eko igoerea izango dau 2020an. Berdelak gero eta garrantzi handiagoa dauka arrantzaleentzat, amuak erabiliz arrantzan egiten dabenentzat batez be. Kantauriko flotak daukan berdel kuotea txikia da eta azken urte bietan ia erdira jaitsi da. Aurelio Bilbao, Bizkaiko kofradietako idazkariagaz eta Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariagaz egin dogu berba Kresala tartean.

Osorik irakurri