Lointek Gernikak ondo baino hobeto hasi dau Eurocup-a etxean. Gyor, 77-41 gainditu dau. Garaipen garrantzitsua da gernikarrentzat, ze bien artean egon leiteke bigarren lekurako lehia. Dana dala, atsedenik ez dago, eta zapatuan ligara itzuli behar dabe Gernikan. Naiara Diez kapitanagaz egin dogu berba. Asier Garcia (Bilbo BSR), Anne Erauskin (zuazo), Iker Olaeta (Gernika Rugby) eta Jon Lopez (Leioa Waterpolo) izan dira beste konbidaduak.