Jonatan Garcia: 'Legebiltzarrak show bihurtu dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Gernikako Estatutuak 40 urte bete dituala ta, Jonatan Garcia politologoa konbidau dogu Goizeko Izarretan saiora. Estatutuak, besteak beste, herria administratiboki eratzeko balio izan dauela adierazi dau, baina onartu dau ez dala normala bete barik egotea. Demokraziak ezaugarri batzuk bete behar dituala nabarmendu dau, eta ezin dauela ahotsik isildu. Erabagiteko eskubidea, autodeterminazino eskubidea... legebiltzarretan eztabaidatu behar dirala gaineratu dau. Baina dino legebiltzarrak show bihurtu dituela leku batzuetan.

Osorik irakurri