Bederatzi lagunek osotzen dabe Bilboko Sutan taldea. 2014. urtean sortu zan eta zazpi kantuz osotutako lehenengo diskoa kaleratu dabe oraintsu, "A B" izenekoa. Euren esanetan, danak dauka A eta B aldea edo aurpegia. Zapatu honetan, Bilboko Stage Live aretoan izango dira, Durangoko Azokan egotekoak be badira eta urtarriletik aurrera aurkezpen birea eskeiniko dabe. Alain eta Jonatan izan dira gure estudioetan.