Eba Blanco Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia Goizeko Izarretan saioan izan dogu. Alderdi barruan banaketarik ez dagoela adierazi dau, baina onartu dau botere gatazkea dagoela. Eztabaidea ez da ideologikoa, bere esanetan. Alkarrizketearen alde egin dau, 2021eko kongresurako arazoak konponduta heltzeko.