Julen Orbegozo: "Gaurko debateak kanpainea laburtzeko balio leike"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Goizeko Izarretan saioan, Julen Orbegozo EHU-ko Komunikazino Politikoko irakaslea izan dogu. Hauteskunde kanpainearen azterketea egin dau. Gaur, gobernu buru izateko hautagai nagusien arteko eztabaidea egingo dabe telebistan. Orbegozok uste dau kanpainea laburtzeko balio leikela. Euskal Herrirako hanka motz geratuko da, hori bai. Astegoienean, beste eztabaida bi eskaini ditue telebistek. Aitor Esteban jeltzalearen eta Javier Ortega Smith Voxeko hautagaiaren arteko eztabaidea aitatu da gehien. Orbegozoren esanetan, kanpainan euren boto emoileak mobilizetako balioko deutse.

Osorik irakurri