Joseba Etxeberria Bilbao Athleticeko entrenatzaileagaz egin dogu berba Atetik saioan. Denporaldi ikaragarria egiten dabil. Zortzi partidu irabazi ditu, bi bardindu, eta bat galdu. Etxeberriak nabarmendu dau holantxe jarraitu behar dala. Xabi Etxebarria Leioako atzelariagaz be egin dogu berba. Urtebetean egon da jokatu barik, eta astegoienean itzuli zan zelaira. Pozik dago alde horretatik, baina taldeak irabazi beharra daukala nabarmendu dau. Jaisteko tokietan dago. Ximon Aranguren (Sestao) eta Iker Murua (Gernika) izan dira beste konbidadu biak.