Getxoko pentatloiaren lehen ekitaldia jokatuko da zapatu eguerdian Algortako San Nikolas enparantzan. Ousmane Drame, Unai Ardeo, Beñat Amade eta Jon Gisasola, Zelai V, izango dira nor baino nor. Hamabost altxaldi egin beharko dabez 100 kiloko boleagaz, lau untze gizon proban 400 kiloko harriagaz, 45 ontzako lau enbor ebagi, lau untze 50 kiloko txingakaz, eta hamabost buelta korrika plazari. Jon Gisasolagaz egin dogu berba.