Kontzertu akustikoa eskeiniko dau arratsaldean Bilbon Willis Drummond taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

"Zugzwang" izeneko taldearen seigarren lana aurkeztera dator, momentu honetan, hirukotea dan taldea. Presarik barik eta artisau eran egindako diskoa, hamar kantuk osotzen dabe eta gai sozialak nagusitzen dira bertan. Johaness Buff izan dabe lagun ekoizpenean, kantuan barriz, Anari Alberdi, Igor Telletxea, Joseba Irazoki, Jean Vernheres eta Vincent Bestaven, eta diskoaren diseinuan Ramon Zabalegi. Kontzertu akustikoak eskeiniko dabez momentuz uriburuetan, Durangoko Azokan izango dira eta urtarrilean Bilboko Kafe Antzokian hasiko da aurkezpen bira. Japonia eta Australiara joango da hirukotea besteak beste. Xan Bidegain, Jurgi Ekiza eta Felix Buff gurean izan dira goizean.

Osorik irakurri