Bihar eta etzi artean egingo da 2019ko Helmuga Basauri Pintxo Festa. Herriko merkataritzea eta ostalaritzea sustatu eta dinamizau gura dabela esan deusku Asier Iragorri alkateak. Aurten 85 tabernek parte hartuko dabe ekimenean. Horreetatik 41-ek pintxo txapelketan emon dabe izena. Era berean, Helmuga Basauri Pintxo Festa ekimenagaz batera, asteburuan zehar Musika Kalean be izango da. Herriko agertoki desbardinetan, zuzeneko bost kontzertu eskainiko dira.