Gehien erabilten dabena whatsapp-a da, eta ostean Instagram eta YouTube. Gazteen Euskal Behatokiak `Euskadiko gazteak eta sare sozialak´ izeneko txostena aurkeztu dau. 2018ko zemendian eta abenduan egin eben datu bilketea. Danetara, 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gazte alkarrizketau ebezan telefonoz. Miren Bilbao txostenaren egileagaz aztertu doguz datuok.