Mikel Urrutikoetxea izango da Bizkaiko pelotari bakarra eskuz binakako txapelketan. Zaratamokoa Aimar Olaizolaren atzelaria izango da bihar Azkoitian hasiko dan txapelketan. Danel Elezkano, 2019ko txapelketako irabazleak ez du aurten jokatzerik izango Aspe enpresako arduradunek lehiaketatik kanpo itxi dabelako. Andoni Aretxabaleta eta Mikel Larunbe be kanpoan itxi ditue. Markina-Xemeingo atzelariak, baina, Oinatz Bengoetxeagaz jokatuko dau lehen jardunaldian, Mariezkurrena lesionatuta dagoalako. Lehen faseko lehen itzuliko hiru partidu jokatuko dira Bizkaian. Bi Bilbon jokatuko dira eta bestea Lekeition Santo Tomas egunean.