Jagoba Arrasatek zuzentzen dauen Osasunaren aurka jokatuko dau Athleticek domekan Sadarren. Berriatuako entrenatzailea lan bikaina egiten dabil Nafarroako taldean eta beste urte birako kontratua sinatu dau. Arrasatek partidu gogorra iragarri dau domekarako. Osasunak hogeta hamaika partidu daroaz erreskadan galdu barik Sadarren. Athleticek, ostera, ez dau partidurik irabazi etxetik kanpo denboraldi honetan.