Berbagunea, euskaldunen itsasargia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Berbagunea euskeraz dakienei eta ikasten dabilzanei euskeraz egiteko aukerea emoteko sortu zan. Gaur, 1.000 pertsona baino gehiago batuko dira Azkuna Zentroan. Goizean, batik bat, ikasleak. Arratsaldean, herritar guztiek izango dabe atea zabalik. Hasier Ormaza gidari dala, parte hartzaileek euskeraz hainbat gai jorratzeko aukerea eukiko dabe. Gontzal Mendibil kantariagaz abesteko aukerea be eukiko dabe. Aitziber Olabarrieta Berbaguneko koordinatzaileak esan deusku, Berbagunea euskaldunen itsasargia dala. Ormazagaz, Mendibilegaz eta parte hartzaile batzuekin be egin dogu berba.

Osorik irakurri