Lointek Gernika Bizkaiak ligara itzuli behar dau, zapatuan, Malosten. Ensino izango dau aurkari. Naiara Diez kapitanak adierazi dauenez, orain artekoa alde batera itxi, eta gogor egin behar da barriro be. Iker Olaeta (Gernika Rugby), Asier Arpon (Metropolitano Hockey) eta Jon Lopez (Leioa Waterpolo) izan dira beste konbidaduak Bizkaia Lehian saioan.