Emakumeaganako indarkeriaren aurkako eguna da zemendiaren 25a. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi deusku oso larria dala arlo honetan atzera egin nahi izatea. Voxen jarrerea txarretsi dau. Horren aurrean, bardintasunaren alde lanean jarraitu behar dala esan dau. Gizartea aldatzeko, emakumea ahalduntzea bezain garrantzitsutzat jo dau gazteen eta gizonen inplikazinoa.