Damaris Egurrolak hogei urte baino ez dauka baina dagoenekoz 100 partidu jokatu ditu Athleticen elastikoagaz. Ehungarrena, joan zan zapatuan jokatu eban Rayo Vallecanoren zelaian eta garaipena eskuratu ganera. Martxa honetan, errekor guztiak apurtzeko bidean doa Athleticeko jokalaria. Gustura ari da zelaian eta ziur dago taldeak gorantz egiten jarraituko dauela.