Jonatan Garcia: "Galdeketak sustatu be egin behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Egoera politikoa aztertu dau Jonatan Garcia politologo eta EHU-ko irakasleak Goizeko Izarretan saioan. Estatus barrirako proposamenaren eztabaidea datorren legegintzaldirako geratuko dala adierazi dau. Eta ikusi egin beharko dala zelan eratzen dan legebiltzarra, hauteskundeen ostean. Katalunian, ERC-k zeregin garrantzitsua izango dauela nabarmendu dau Garciak. Amaitzeko, galdeketak demokrazian sakontzeko bidea dirala adierazi dau, eta, egin ezeze, sustatu be egin behar dirala.

Osorik irakurri