Euskeraren Gizarte Erakundeen Kontseiluak urteko irakurketea eta erronkak aurkeztu ditu. Paul Bilbao idazkaria Goizeko Izarretan saioan izan dogu. Erronka nagusia adostasun soziala lortzea dala nabarmendu dau. Jaurlaritzaren dekretua urrunago joatea nahi ebela be adierazi dau, baina ontzat jo dau. Batik bat, udalek plangintzak egin beharko dituelako. Hizkuntza arloan, udalek ahalmen handia daukiela nabarmendu dau.