Talde nafarra dogu Nahiak Nahi, Nahia Ojeta musikariak sortutakoa. Bateria alde batera itzi eta gitarrea hartuta bere bandea sortu dau Burlatako musikariak. Beste lau lagun dagoz beragaz batera taldean eta zortzi kantuz osotutako diskoa kaleratu dabe. Nahia Ojeta Bizkaia Irratian izan da goizean.