Jardunaldiak aurrera joan arren, Leioak ez dau egiten atzera. Sailkapenaren goi-goian dago. Jon Lopez entrenatzaileak eta jokalariek talde sendoa lortu dabe urteetan alkarregaz ibilita. Leire Sarasola jokalarietako bategaz egin dogu berba. Bizkaia Lehian saioko beste konbidaduak ondorengoak izan dira: Asier Garcia (Bilbo BSR), Isa Blanco (Bilbo FS), Pello Larrinaga (Getxo Errugbi Taldea) eta Iñigo Postigo (Motropolitano Hockey).