Labayru Ikastegiak 50 urte egin ditu euskerea eta euskal kulturea sustatzen. Bilboko Udalak omen egitea erabagi dau. Jokin Gorozika Labayru Fundazinoko lehendakariak eta Adolfo Arejita zuzendariak jaso dabe saria. Ekitaldi hunkigarria izan dala nabarmendu dabe Juan Mari Aburto alkateak zein Arejitak berak.